{"product_id":"urdaburutarrak","title":"Urdaburutarrak","description":"\u003cp\u003e Obra klasiko handi bat berreskuratu dugu. Album ausart eta original bat, matxismoari eta genero-diskriminazioari buruzko gogoeta bat, ironiaz eta umore-senaz beterik. «Tira, laztana, gosari hori! Tira, ama, gosari hori!», oihukatzen zioten goizero Urdaburutar andreari, etxe askotan gertatzen den bezala, zeregin ezin garrantzitsua egoetara joan aurretik. Baina egun batean, nekatuta, alde egin zuen ohar bat utzita, hauxe zioena: «Urdeburuak!». Handik aurrera, ezer ez zen lehengoa izan. Gaiaren dudagabeko gaurkotasunaz eta haren trataera egokiaz gain, «Urdaburutarrak» album ilustratu perfektua da. Hura berriro irakurtzeak -azaletik kontrazalera- erakutsiko dizkigu zantzu dibertigarriak, xehetasun ezkutuak, eta ikusizko metaforak, irakurleekiko etengabeko dialogoan konplizitate bila. Pamiela eta Kalandrakak berreskuratu dute obra klasiko hau, Anthony Browne-k 1986an idatzi eta ilustratua, ezin egokiagoa adin askotako irakurleekin partekatu eta gogoeta egiteko. \u003c\/p\u003e\u003cp\u003e \u003cstrong\u003e Número de páginas: \u003c\/strong\u003e 32\u003c\/p\u003e\u003cp\u003e \u003cstrong\u003e Año de edición: \u003c\/strong\u003e 2006.0\u003c\/p\u003e\u003cp\u003e \u003cstrong\u003e Editorial: \u003c\/strong\u003e  KALANDRAKA\/PAMIELA \u003c\/p\u003e\u003cp\u003e \u003cstrong\u003e Idioma: \u003c\/strong\u003e  EUS \u003c\/p\u003e\u003cp\u003e \u003cstrong\u003e Autor: \u003c\/strong\u003e  Browne, Anthony \u003c\/p\u003e\u003cp\u003e \u003cstrong\u003e EAN: \u003c\/strong\u003e  9788491723257 \u003c\/p\u003e\u003cp\u003e \u003cstrong\u003e Código interno: \u003c\/strong\u003e 911560\u003c\/p\u003e","brand":"Librería MATRIX ","offers":[{"title":"Default Title","offer_id":54387181388100,"sku":"9788491723257","price":16.0,"currency_code":"EUR","in_stock":true}],"thumbnail_url":"\/\/cdn.shopify.com\/s\/files\/1\/0753\/7675\/5012\/files\/978849172325.jpg?v=1741056120","url":"https:\/\/libroseducacionfinanciera.com\/products\/urdaburutarrak","provider":"libroseducacionfinanciera.com","version":"1.0","type":"link"}