
Ur-marka
«Oso lasai zegoen dena. Noizbehinka ontzi urri argiztatu gutxi batzuk igarotzen ziren, ontziek beren helizeekin asaldatzen zuten CINZANO neoi handi baten isla, ur azaleko olio geruza beltzean berriro finkatzen saiatzen zena. Hori lortu baino askoz lehenago isiltasuna itzuliko zen». Joseph Brodsky, Ur-marka «Egia da Veneziarekin zerikusia zuten liburu asko irakurriak nituela, baina Brodskyrena bestelakoa zen, oso bestelakoa;ez, noski, gida liburu bat, ez turistak bisitatzen ez dituzten leku bereziak bisitatzea gomendatzen duen horietakoa, ezta bidaia liburua ere. Zalantza egiten dut Venezia bera den liburu honen gai nagusia;Venezia aitzakiatzat harturik, Brodsky, denborari buruz eta urari buruz (sinonimoak berarentzat, azken buruan) hausnarketan aritzean, saiatzen da azaltzen nola denbora eta ura gauzatu diren Venezia deituriko leku batean, edo nola Venezian denbora bera ikusgai bilakatu den, begiratu ahal dugun fenomenoa. Denbora aipatzen denean, iragana, oraina eta geroa datoz, bizitza eta heriotza, arbasoek utzitakoa eta gure huskeria, gure ezereza. Agian begirada da liburu honen gai nagusia, Venezia begiaren paradisua baita Brodskyren ustez». Rikardo Arregi Diaz de Heredia, hitzatzean «Poeta Veneziara egindako lehen bidaian, 1972an, idatzitako Laguna izeneko olerkian dagoeneko agertzen dira, garatu gabe, edo senaz iragarrita, ia hogei urte beranduago Ur-markak saiakera honetan jorratuko diren hainbat irudi eta intuizio. Gauza bera gertatzen da 1982ko Veneziar ahapaldiak poema parearekin. Batek irudipena izan dezake hiriak poetarengan utzitako lehen zirrara haiek baieztatu eta haietan sakontzeko saiakerak baino ez direla hurrengo bisita guztiak, bere buruari (edo bere irakurleei) guztiz argitu arte metafora bakoitzaren atzean zer ezkutatzen den». Angel Erro, hitzatzean
Número de páginas: 176
Año de edición: 2022.0
Editorial: KATAKRAK
Idioma: EUS
Autor: Brodskiï, Iosif
EAN: 9788416946679
Código interno: 983208
Estamos plenamente orientados a la satisfacción de nuestros clientes. Si por cualquier motivo no tienes una experiencia positiva, nos lo dices y buscamos una solución. A diferencia de nuestros políticos, nosotros sí nos hacemos responsables.
Gastos de envío gratuitos en pedidos superiores a 29€.
Pídelo ya y recíbelo en 48 horas
En librería Matrix defendemos la libertad de expresión y de pensamiento como elementos fundamentales para la existencia de una sociedad libre y justa. Por desgracia, son muchos los que confunden esta libertad de expresión con la falta de educación… A estos cabría recordarles lo que le dijo el tío Ben a Peter Parker (Spider Man):“Un gran poder, conlleva una gran responsabilidad”.
Verified
Verified
Verified
Verified
Verified
Verified
Verified
Verified
