
Opari ezberdin bat
Tristanek gortinetatik soberan zuen oihal zati bat oparitu zion Martxelo lagunari. Azken honek nahiago zuen ziba bat oparitu izan balio, baina, azkenean oso eskerturik azalduko da oihal zati xume batek izan ditzakeen erabilera anitzak ikusi ondoren: garbitzeko, eguzkiarengandik babesteko, ibai bat zeharkatzeko, hotzik ez pasatzeko, arriskuetatik ihes egiteko Lazoaren eta txarolezko paperaren azpian, gerta liteke opari bat desilusio iturri izatea beste zerbait espero duenarentzat. Martxelok, ordea, opari xume hori begiko izango du, bi lagun hauen munduan gauzarik ezdeusenek ere beren balioa bait dute: txapak, kortxoak, sokak, harriak edozer bilaka daiteke jostailu zoragarri, sorpresa kutxa liluragarri. «Opari ezberdin bat» dezepzioari buruzko gogoeta bat da, hots, haurrek beren imajinazioari esker gauzarik xumeenarekin disfrutatzeko duten berezko ahalmenaz dihardu. Beraientzat, edonon egon daiteke altxor bat izkutatua eta edozerk balio dezake ongi pasatzeko, edozer bilaka daiteke barnea jostailu eta opari ugariz betea duen matrioxka errusiar bat. Ilustrazioetan pertsonaia misteriotsu bat azaltzen da, protagonistak beren abenturetan jarraituko dituena. Teknika artistikoari dagokionez, akuarela eta pastelez gain oihalezko aplikazioak ere erabiltzen ditu ilustratzaileak.
Número de páginas: 36
Año de edición: 2022.0
Editorial: KALANDRAKA/PAMIELA
Idioma: EUS
Autor: Azcona, Marta
EAN: 9788491722717
Código interno: 837572
Estamos plenamente orientados a la satisfacción de nuestros clientes. Si por cualquier motivo no tienes una experiencia positiva, nos lo dices y buscamos una solución. A diferencia de nuestros políticos, nosotros sí nos hacemos responsables.
Gastos de envío gratuitos en pedidos superiores a 29€.
Pídelo ya y recíbelo en 48 horas
En librería Matrix defendemos la libertad de expresión y de pensamiento como elementos fundamentales para la existencia de una sociedad libre y justa. Por desgracia, son muchos los que confunden esta libertad de expresión con la falta de educación… A estos cabría recordarles lo que le dijo el tío Ben a Peter Parker (Spider Man):“Un gran poder, conlleva una gran responsabilidad”.
Verified
Verified
Verified
Verified
Verified
Verified
Verified
Verified
