{"product_id":"oliver-button-poxpolin-bat-da","title":"Oliver Button poxpolin bat da","description":"\u003cp\u003e Oliver ez da besteak bezalakoa: natura eta irakurtzea gustatzen zaio, paperezko panpinekin jolasten da, eta mozorrotzea maite du, kantuan aritzeko, eta, batez ere, dantzatzeko. Aitak, bere semeak kirolen bat egitea nahiko luke, baina ez denez batere abila ariketa fisikorako, eskolako beste haurrek bazter uzten dute, berataz trufatu eta iraindu ere egiten dute. Horren erakusgarri da eskolako horma batean margotu dutena: «Oliver Button poxpolin bat da».  Tomie de Paolak bere eskarmentutik beretik idatzi zuen ipuin hau;gutti aldatu dira gauzak 1979az geroztik. Gaur egungo gizartean, zoritxarrez, oraindik ere bizirik diraute, neska-mutikoak beraien gustu eta kanpoko itxuragatik bereizten dituzten estereotipo eta genero rolak, arau sozialetatik at kokatzen denari jazarpena egiten zaio.  Neska-mutiko askok beren burua isladatua ikusiko dute Oliverrengan: duen sentsibilitate artistikoan, bere nahiak betetzeko erakusten duen irmotasunean, besteen arbuio, intolerantzia eta ulergaiztasuna gainditzeko egiten duen ahaleginean.  Tomie dePaolaren lanak -kolore leunetako irudi figuratiboz osaturiko binetak dituena- familia eta eskola alorretan jasotako laguntzaren garrantzia azpimarratzen du, Oliverrek bere autoestima indartu, eta merezi duen errespetua eta zoriontasuna lortze aldera. \u003c\/p\u003e\u003cp\u003e \u003cstrong\u003e Número de páginas: \u003c\/strong\u003e 48\u003c\/p\u003e\u003cp\u003e \u003cstrong\u003e Año de edición: \u003c\/strong\u003e 2020.0\u003c\/p\u003e\u003cp\u003e \u003cstrong\u003e Editorial: \u003c\/strong\u003e  KALANDRAKA\/PAMIELA \u003c\/p\u003e\u003cp\u003e \u003cstrong\u003e Idioma: \u003c\/strong\u003e  EUS \u003c\/p\u003e\u003cp\u003e \u003cstrong\u003e Autor: \u003c\/strong\u003e  De Paola, Tomie \u003c\/p\u003e\u003cp\u003e \u003cstrong\u003e EAN: \u003c\/strong\u003e  9788491721338 \u003c\/p\u003e\u003cp\u003e \u003cstrong\u003e Código interno: \u003c\/strong\u003e 700549\u003c\/p\u003e","brand":"Librería MATRIX ","offers":[{"title":"Default Title","offer_id":54322562105668,"sku":"9788491721338","price":16.0,"currency_code":"EUR","in_stock":true}],"thumbnail_url":"\/\/cdn.shopify.com\/s\/files\/1\/0753\/7675\/5012\/files\/978849172133.jpg?v=1740306954","url":"https:\/\/libroseducacionfinanciera.com\/products\/oliver-button-poxpolin-bat-da","provider":"libroseducacionfinanciera.com","version":"1.0","type":"link"}