
KROKODILO TXIKIA MAITEMINDU DA
Liburu hau Krokodilo eta Jirafa protagonista dituen bilduma bateko lehen alea da. Bi pertsonaia hauek elkarrekin maitemindu eta bikote bitxia osatzen dute. Itxuraz, beren bikote-harremana zaila izan liteke;izan ere, bada beraien artean desberdintasun nabarmen bat: altuera. Baina Krokodilok bere trebezia guztia erabiliko du Jirafaren arreta bereganatzeko. Hala, Krokodilok eginahal guztiak eginen ditu Jirafarekin topo egin eta haren interesa pizteko, eta ahalegin horretan umorez beteriko egoerak gertatuko dira. Halabeharrak, ordea, zapuztu eginen du maitasunaren txispa pizteko beharrezkoa den begirada eta irribarre-gurutzaketa hori. Liburu honetan sentimendu unibertsal bat agertzen da, eta hizkera xume eta hurbil baten bidez azaltzen da maitemintzean sortzen den sentsazio eta emozio uholdea. Halaber, aipatzekoa da gai horren trataera globala, eguneroko egoeretatik abiatuta. Arraza, kultura eta sinesmen desberdinen integrazioa bilatzen den gizarte honetan, non familia mota berriak gero eta ohikoagoak diren, lan honek funtsezko mezu bat plazaratzen du: ez da altuera, pisu, hizkuntza edo kultura kontua;maitasuna pizten denean, ez dago gaindi ezinezko oztoporik. Estetikaren aldetik, Daniela Kuloten estiloari xamurtasuna eta kolorea darie. Krokodilo eta Jirafaren bilduma beste ale hauek ere osatzen dute: "Krokodilo txikia, Jirafa altua eta neurri kontuak", Krokodil und Giraffe: ein richtig echtes Liebespaar laster euskaraz eta Krokodil und Giraffe: eine ganz normale Familie.
Número de páginas: 32
Año de edición: 2019.0
Editorial: KALANDRAKA/PAMIELA
Idioma: EUS
Autor: Kulot, Daniela
EAN: 9788491721147
Código interno: 669541
Estamos plenamente orientados a la satisfacción de nuestros clientes. Si por cualquier motivo no tienes una experiencia positiva, nos lo dices y buscamos una solución. A diferencia de nuestros políticos, nosotros sí nos hacemos responsables.
Gastos de envío gratuitos en pedidos superiores a 29€.
Pídelo ya y recíbelo en 48 horas
En librería Matrix defendemos la libertad de expresión y de pensamiento como elementos fundamentales para la existencia de una sociedad libre y justa. Por desgracia, son muchos los que confunden esta libertad de expresión con la falta de educación… A estos cabría recordarles lo que le dijo el tío Ben a Peter Parker (Spider Man):“Un gran poder, conlleva una gran responsabilidad”.
Verified
Verified
Verified
Verified
Verified
Verified
Verified
Verified
