
Iurretako berbeta eta literatura: sator hegalariak
120 argazki eta irudi Iurreta Euskal Herriko, Bizkaiko, Durangaldeko herri txikia da. 1877an 1352 biztanle zituen baserri giroan bizi zirenak, 1920an 1798. Hain txikia zen ze, 1926-1990 bitartean desagertu egin zen mapa politikoetatik. 1950eko hamarkadan, Ibaizabal errekaren erriberetan fabrikak kokatzen hasi ziren, burdina, papergintza eta makina-erreminta sektorekoak batez ere, eta, industrializazioarekin, hiri txiki bat hazi zen herriaren barruan, Montoia. 1991n, udalerrien mapetan berriz agertu zenean, Iurretak 4901 biztanle zituen. 2023an, 3738 ditu. Herri txiki-txikia orduan, baina hizkerari eta kulturari eutsi diena, eta kofradiei, eta politizazioari, eta beste gauza askori, bizimodu modernoan sarturik ere, eta globalizazioa saihestu gabe. Hortxe jaio da liburu hau, XIX. mendetik egunok arte Iurretan euskaraz idatzitako gauzak biltzen dituena. Egunero zapaltzen den izen-mapa, erdarara itzulpenik ez dutelako ahaztutako berbak, sinesteko birkontatu beharreko gertaera harrigarriak, presentera arte luzatzen den gure historia gogaikarria, ume migrante batzuen euskalduntasun sortzailea, eta abar. Liburu hunkigarria eta derrigorrezkoa bada iurretarrentzat, nondik datozen jakiteko eta nora joan nahi duten pentsatzeko, ederra eta argitzailea da beste edozein euskaldunentzat ere. Pasarte aipagarriak irakurriko dira, esate baterako: «Gure hizkuntzaren altxorra ez dago liburu honetan, baizik eta zeure ezpainetan. Goizero, izartu eta ezti tanta bat bezala senti dezakezu ezpain ertzean». Baina, bai, liburu honetan ere badago altxor hori, sekulakoa. Segurua da euskarak munduan lekua izango duela, iurretarren artean baduelako.
Número de páginas: 440
Año de edición: 2024.0
Editorial: PAMIELA EDITORIAL
Idioma: EUS
Autor: Vv.Aa.3
EAN: 9788491724063
Código interno: 990573
Estamos plenamente orientados a la satisfacción de nuestros clientes. Si por cualquier motivo no tienes una experiencia positiva, nos lo dices y buscamos una solución. A diferencia de nuestros políticos, nosotros sí nos hacemos responsables.
Gastos de envío gratuitos en pedidos superiores a 29€.
Pídelo ya y recíbelo en 48 horas
En librería Matrix defendemos la libertad de expresión y de pensamiento como elementos fundamentales para la existencia de una sociedad libre y justa. Por desgracia, son muchos los que confunden esta libertad de expresión con la falta de educación… A estos cabría recordarles lo que le dijo el tío Ben a Peter Parker (Spider Man):“Un gran poder, conlleva una gran responsabilidad”.
Verified
Verified
Verified
Verified
Verified
Verified
Verified
Verified
