{"product_id":"ernesto-eta-zelestina","title":"ERNESTO ETA ZELESTINA","description":"\u003cp\u003e Eguberriak ospatzeko nahikoa da Zelestinak adina gogo eta irudimena izatea;bere lagun Ernesto, ordea, kezkatuago dago neguko hotzarekin eta festa hori antolatzeko beharko luketen eta ez duten sosarekin. Baina, momentuko desilusioez haratago, Zelestina beti berearekin ateratzen da. Ernesto, on-puska eta eskuzabala bera, bere izaera arrazionala gainditu eta hitz emandakoa betetzeko prest azalduko da, Zelestina ez zapuzte aldera.  Elkar-laguntzan bait dago istorio samur eta maitagarri honen gakoa: elkarrekin doaz basora beren etxe xumea apaintzeko gauzen bila, elkarrekin egingo dituzte marrazkiak, bata sukaldean arituko da besteak opariak biltzen dituen bitartean. Eta, halako batean, Ernesto kokin bilakatuko zaigu: festaratutakoak eta Zelestina bera zur eta lur utziko ditu, eguberri festa ahaztezin baten arima bihurturik.  80. hamarkadan Gabrielle Vicentek sortutako bilduma osatzen duten beste hogeitamar liburusketan bezala ?Ernesto eta Zelestina, Eguberriak etxean? izeneko honek ere elkarrizketa egitura du eta bere protagonista humanizatuen pisu emozionala du ezaugarri. Horrela, marrazkietan azpimarragarria da pertsonaien espresibitatea eta jestualitatea. Bin?etetan edo orrialde osoak hartuz datozen irudi argitsuak dira, marra solteez eginak eta lainoki koloreztatuak.  Hartz handiaren eta sagutxoaren gorabeherak hunkitu eta munduarekin bat egiten gaituzte, benetako adiskidetasuna, zoriona gauza xumeetan aurkitzeko eta duten apurra besteekin partekatzeko gaitasuna erakusten bait dute. \u003c\/p\u003e\u003cp\u003e \u003cstrong\u003e Número de páginas: \u003c\/strong\u003e 36\u003c\/p\u003e\u003cp\u003e \u003cstrong\u003e Año de edición: \u003c\/strong\u003e 2018.0\u003c\/p\u003e\u003cp\u003e \u003cstrong\u003e Editorial: \u003c\/strong\u003e  KALANDRAKA\/PAMIELA \u003c\/p\u003e\u003cp\u003e \u003cstrong\u003e Idioma: \u003c\/strong\u003e  EUS \u003c\/p\u003e\u003cp\u003e \u003cstrong\u003e Autor: \u003c\/strong\u003e  Vincent, Gabrielle \u003c\/p\u003e\u003cp\u003e \u003cstrong\u003e EAN: \u003c\/strong\u003e  9788491720706 \u003c\/p\u003e\u003cp\u003e \u003cstrong\u003e Código interno: \u003c\/strong\u003e 637255\u003c\/p\u003e","brand":"Librería MATRIX ","offers":[{"title":"Default Title","offer_id":54311964934468,"sku":"9788491720706","price":16.0,"currency_code":"EUR","in_stock":true}],"thumbnail_url":"\/\/cdn.shopify.com\/s\/files\/1\/0753\/7675\/5012\/files\/978849172070.jpg?v=1740151224","url":"https:\/\/libroseducacionfinanciera.com\/products\/ernesto-eta-zelestina","provider":"libroseducacionfinanciera.com","version":"1.0","type":"link"}