
ERNESTO ETA ZELESTINA
Eguberriak ospatzeko nahikoa da Zelestinak adina gogo eta irudimena izatea;bere lagun Ernesto, ordea, kezkatuago dago neguko hotzarekin eta festa hori antolatzeko beharko luketen eta ez duten sosarekin. Baina, momentuko desilusioez haratago, Zelestina beti berearekin ateratzen da. Ernesto, on-puska eta eskuzabala bera, bere izaera arrazionala gainditu eta hitz emandakoa betetzeko prest azalduko da, Zelestina ez zapuzte aldera. Elkar-laguntzan bait dago istorio samur eta maitagarri honen gakoa: elkarrekin doaz basora beren etxe xumea apaintzeko gauzen bila, elkarrekin egingo dituzte marrazkiak, bata sukaldean arituko da besteak opariak biltzen dituen bitartean. Eta, halako batean, Ernesto kokin bilakatuko zaigu: festaratutakoak eta Zelestina bera zur eta lur utziko ditu, eguberri festa ahaztezin baten arima bihurturik. 80. hamarkadan Gabrielle Vicentek sortutako bilduma osatzen duten beste hogeitamar liburusketan bezala ?Ernesto eta Zelestina, Eguberriak etxean? izeneko honek ere elkarrizketa egitura du eta bere protagonista humanizatuen pisu emozionala du ezaugarri. Horrela, marrazkietan azpimarragarria da pertsonaien espresibitatea eta jestualitatea. Bin?etetan edo orrialde osoak hartuz datozen irudi argitsuak dira, marra solteez eginak eta lainoki koloreztatuak. Hartz handiaren eta sagutxoaren gorabeherak hunkitu eta munduarekin bat egiten gaituzte, benetako adiskidetasuna, zoriona gauza xumeetan aurkitzeko eta duten apurra besteekin partekatzeko gaitasuna erakusten bait dute.
Número de páginas: 36
Año de edición: 2018.0
Editorial: KALANDRAKA/PAMIELA
Idioma: EUS
Autor: Vincent, Gabrielle
EAN: 9788491720706
Código interno: 637255
Estamos plenamente orientados a la satisfacción de nuestros clientes. Si por cualquier motivo no tienes una experiencia positiva, nos lo dices y buscamos una solución. A diferencia de nuestros políticos, nosotros sí nos hacemos responsables.
Gastos de envío gratuitos en pedidos superiores a 29€.
Pídelo ya y recíbelo en 48 horas
En librería Matrix defendemos la libertad de expresión y de pensamiento como elementos fundamentales para la existencia de una sociedad libre y justa. Por desgracia, son muchos los que confunden esta libertad de expresión con la falta de educación… A estos cabría recordarles lo que le dijo el tío Ben a Peter Parker (Spider Man):“Un gran poder, conlleva una gran responsabilidad”.
Verified
Verified
Verified
Verified
Verified
Verified
Verified
Verified
