{"product_id":"ernesto-elefantea","title":"Ernesto elefantea","description":"\u003cp\u003e Ernesto oihanean galdu da eta, antza denez, hango inor ez dago prest elefante-taldera bueltatzen laguntzeko. Ez piztiarik indartsuenak, ez basatienak, ez azkarrenak ere egiten du elefantetxoari entzuteko zirkinik txikiena;aitzitik, mespretxuz tratatzen dute. Harrigarria bada ere, ordea, animaliarik txikienak eskaintzen dio behar duen laguntza eta aditzea.  Istorio honetan, Anthony Brownek islatzen ditu protagonistaren izaera ausarta, haurtzaroak berezko duen jakin-mina, baina baita beldurra ere, konturatzen denean eta arriskuetatik babesten duen helduarengandik urrun eta bakarrik dagoela. Solaskide dituenen enpatia faltak gizarte indibidualista eta besteren arazoekiko sorgorra erakusten du. Gauzak, ordea, ez dira diruditena, eta itxuraz ahulen eta hutsalenak direnak gertatzen dira adoretsu eta eskuzabalenak, trukean ezer eskatu gabe.  Bere ibilbide zabal eta entzutetsuan zehar ezaugarri izan duen xehetasunetarako joerari eutsiz, testuinguru koloretsu exotikoa eta pertsonaia zehazki karakterizatuak dauzkan obra bat aurkezten du egileak, kontakizunean zehar erakusten diren emozio sortarekin bat eginez. \u003c\/p\u003e\u003cp\u003e \u003cstrong\u003e Número de páginas: \u003c\/strong\u003e 32\u003c\/p\u003e\u003cp\u003e \u003cstrong\u003e Año de edición: \u003c\/strong\u003e 2021.0\u003c\/p\u003e\u003cp\u003e \u003cstrong\u003e Editorial: \u003c\/strong\u003e  KALANDRAKA\/PAMIELA \u003c\/p\u003e\u003cp\u003e \u003cstrong\u003e Idioma: \u003c\/strong\u003e  EUS \u003c\/p\u003e\u003cp\u003e \u003cstrong\u003e Autor: \u003c\/strong\u003e  Browne, Anthony \u003c\/p\u003e\u003cp\u003e \u003cstrong\u003e EAN: \u003c\/strong\u003e  9788491722090 \u003c\/p\u003e\u003cp\u003e \u003cstrong\u003e Código interno: \u003c\/strong\u003e 749694\u003c\/p\u003e","brand":"Librería MATRIX ","offers":[{"title":"Default Title","offer_id":54331928838468,"sku":"9788491722090","price":15.0,"currency_code":"EUR","in_stock":true}],"thumbnail_url":"\/\/cdn.shopify.com\/s\/files\/1\/0753\/7675\/5012\/files\/978849172209.jpg?v=1740427140","url":"https:\/\/libroseducacionfinanciera.com\/products\/ernesto-elefantea","provider":"libroseducacionfinanciera.com","version":"1.0","type":"link"}