{"product_id":"bat-eta-zazpi","title":"Bat eta zazpi","description":"\u003cp\u003e Haurtzaroari, tolerantziari eta dibertsitateari buruzko kontakizun beharrezkoa, indarkeriaren eta gerraren kontrako antidoto eta esperantza-iturri. Bianchi jaunak, Italia guztian barna saltzen ibiltzen zen merkataritza-agente batek, sakelako telefonorik ez zegoen garaian, egunero deitzen zion bere alabari ipuin bat kontatzeko. Baina deiak oso garestiak zirenez, ipuinek oso laburrak behar zuten izan. \"Telefonozko ipuinak\" da Gianni Rodariren obra garrantzitsuenetako bat, eta «Bat eta zazpi» da horietako bat. Paolo, Jean, Kurt, Juri, Jimmy, Txu eta Pablo. Zazpi ume, zazpi hiritakoak: Erroma, Paris, Berlin, Mosku, New York, Shanghai eta Buenos Aires. Zazpi ume desberdin baina ume bera. Zazpi ume, hizkuntza berean egiten dutenak irri. Zazpi ume, handitzen direnean elkarri kontra eginen ez diotenak, gizon bera izanen baitira. Beatrice Alemagna da esanahi sakoneko istorio labur honen irudigilea. Haren irudiek testuraz eta kolorez beteak, une oro testuarekin bat egiten dutenak informazio gehigarria ematen dute umeen hiriei buruz. \u003c\/p\u003e\u003cp\u003e \u003cstrong\u003e Número de páginas: \u003c\/strong\u003e 32\u003c\/p\u003e\u003cp\u003e \u003cstrong\u003e Año de edición: \u003c\/strong\u003e 2024.0\u003c\/p\u003e\u003cp\u003e \u003cstrong\u003e Editorial: \u003c\/strong\u003e  KALANDRAKA\/PAMIELA \u003c\/p\u003e\u003cp\u003e \u003cstrong\u003e Idioma: \u003c\/strong\u003e  SPA \u003c\/p\u003e\u003cp\u003e \u003cstrong\u003e Autor: \u003c\/strong\u003e  Rodari, Gianni \u003c\/p\u003e\u003cp\u003e \u003cstrong\u003e EAN: \u003c\/strong\u003e  9788491723868 \u003c\/p\u003e\u003cp\u003e \u003cstrong\u003e Código interno: \u003c\/strong\u003e 958995\u003c\/p\u003e","brand":"Librería MATRIX ","offers":[{"title":"Default Title","offer_id":54423384260932,"sku":"9788491723868","price":17.0,"currency_code":"EUR","in_stock":true}],"thumbnail_url":"\/\/cdn.shopify.com\/s\/files\/1\/0753\/7675\/5012\/files\/978849172386.jpg?v=1741615161","url":"https:\/\/libroseducacionfinanciera.com\/products\/bat-eta-zazpi","provider":"libroseducacionfinanciera.com","version":"1.0","type":"link"}