{"product_id":"bat-bi-hiru-txiruliru","title":"BAT BI HIRU TXIRULIRU!","description":"\u003cp\u003e Bat, bi, hiru, txiruliru! Patxiku, Leontzio, Pantxoa, otsoa handia, ertaina, txikitxoa, txerritxoa?  Testuaren eta ilustrazioen uztarketak egiten du \"Bat, bi, hiru, txiruliru!\" liburua lehen irakurleen kutunetarikoa. Egoera, jokaera eta itxura ezberdinetan orriz orri ageri diren pertsonaiek bide ematen diete lehenengo irakurleei irudiak eta hitzak antzematen ikas dezaten.  Errima, erritmoa eta musikaltasuna bertan da, hasi eta buka, azalekoak eta kontra-azalekoak ere barne direla. Jolas fonetikoaz gain, nabarmen da, bestalde, erraz-erraz antzematen den egitura kateatua;hitz-multzo bakoitzak pertsonaia berri bat dakar bukaeran eta azken honek hasiera emango dio hurrengo atalari, eta horrela behin eta berriro.  Otsoak eta txerritxoak, saguak eta untxiak, katuak eta txakurrak, hontzak eta hartzak dira lagun-talde dibertigarri eta katramilatsu honetako hitzordura gonbidaturiko animalietako batzuk. Nola ukitu jostagarriak, hala humorea eta trazu lodiko pintzelkada koloretsuez egindako irudiak dira inondik ere liburuaren erakargarri.  Borobilduriko bazterrez eta kartoi gogorrez osaturiko formatuak zera du helburu nagusi, haurrek liburuarekin harreman estua egin dezaten, erabilgarria izan dadin, orrietan aurrera erraz egin dezaten, eta, finean, honako liburua bestelako objektu edo jostailua bailitzan erabil dezaten. \"Bat, bi, hiru, txiruliru!\" lehen irakurleen ikaskuntza bultzatzeko eta sustatzeko proposamen eragingarria da;baita komunikatzeko eta psikomotrizitatearekin harremanetan dauden gaitasunak garatzeko ere. \u003c\/p\u003e\u003cp\u003e \u003cstrong\u003e Número de páginas: \u003c\/strong\u003e 16\u003c\/p\u003e\u003cp\u003e \u003cstrong\u003e Año de edición: \u003c\/strong\u003e 2018.0\u003c\/p\u003e\u003cp\u003e \u003cstrong\u003e Editorial: \u003c\/strong\u003e  KALANDRAKA\/PAMIELA \u003c\/p\u003e\u003cp\u003e \u003cstrong\u003e Idioma: \u003c\/strong\u003e  EUS \u003c\/p\u003e\u003cp\u003e \u003cstrong\u003e Autor: \u003c\/strong\u003e  Budde, Nadia \u003c\/p\u003e\u003cp\u003e \u003cstrong\u003e EAN: \u003c\/strong\u003e  9788491720485 \u003c\/p\u003e\u003cp\u003e \u003cstrong\u003e Código interno: \u003c\/strong\u003e 625378\u003c\/p\u003e","brand":"Librería MATRIX ","offers":[{"title":"Default Title","offer_id":54311205896516,"sku":"9788491720485","price":12.0,"currency_code":"EUR","in_stock":true}],"thumbnail_url":"\/\/cdn.shopify.com\/s\/files\/1\/0753\/7675\/5012\/files\/978849172048.jpg?v=1740140694","url":"https:\/\/libroseducacionfinanciera.com\/products\/bat-bi-hiru-txiruliru","provider":"libroseducacionfinanciera.com","version":"1.0","type":"link"}