
BAT BI HIRU TXIRULIRU!
Bat, bi, hiru, txiruliru! Patxiku, Leontzio, Pantxoa, otsoa handia, ertaina, txikitxoa, txerritxoa? Testuaren eta ilustrazioen uztarketak egiten du "Bat, bi, hiru, txiruliru!" liburua lehen irakurleen kutunetarikoa. Egoera, jokaera eta itxura ezberdinetan orriz orri ageri diren pertsonaiek bide ematen diete lehenengo irakurleei irudiak eta hitzak antzematen ikas dezaten. Errima, erritmoa eta musikaltasuna bertan da, hasi eta buka, azalekoak eta kontra-azalekoak ere barne direla. Jolas fonetikoaz gain, nabarmen da, bestalde, erraz-erraz antzematen den egitura kateatua;hitz-multzo bakoitzak pertsonaia berri bat dakar bukaeran eta azken honek hasiera emango dio hurrengo atalari, eta horrela behin eta berriro. Otsoak eta txerritxoak, saguak eta untxiak, katuak eta txakurrak, hontzak eta hartzak dira lagun-talde dibertigarri eta katramilatsu honetako hitzordura gonbidaturiko animalietako batzuk. Nola ukitu jostagarriak, hala humorea eta trazu lodiko pintzelkada koloretsuez egindako irudiak dira inondik ere liburuaren erakargarri. Borobilduriko bazterrez eta kartoi gogorrez osaturiko formatuak zera du helburu nagusi, haurrek liburuarekin harreman estua egin dezaten, erabilgarria izan dadin, orrietan aurrera erraz egin dezaten, eta, finean, honako liburua bestelako objektu edo jostailua bailitzan erabil dezaten. "Bat, bi, hiru, txiruliru!" lehen irakurleen ikaskuntza bultzatzeko eta sustatzeko proposamen eragingarria da;baita komunikatzeko eta psikomotrizitatearekin harremanetan dauden gaitasunak garatzeko ere.
Número de páginas: 16
Año de edición: 2018.0
Editorial: KALANDRAKA/PAMIELA
Idioma: EUS
Autor: Budde, Nadia
EAN: 9788491720485
Código interno: 625378
Estamos plenamente orientados a la satisfacción de nuestros clientes. Si por cualquier motivo no tienes una experiencia positiva, nos lo dices y buscamos una solución. A diferencia de nuestros políticos, nosotros sí nos hacemos responsables.
Gastos de envío gratuitos en pedidos superiores a 29€.
Pídelo ya y recíbelo en 48 horas
En librería Matrix defendemos la libertad de expresión y de pensamiento como elementos fundamentales para la existencia de una sociedad libre y justa. Por desgracia, son muchos los que confunden esta libertad de expresión con la falta de educación… A estos cabría recordarles lo que le dijo el tío Ben a Peter Parker (Spider Man):“Un gran poder, conlleva una gran responsabilidad”.
Verified
Verified
Verified
Verified
Verified
Verified
Verified
Verified
