{"product_id":"arrautzan","title":"Arrautzan","description":"\u003cp\u003e Hamabi arrautza eta, bakoitzean ?denak desberdinak tamainaz, kolorez eta ehunduraz?, sortzeko zorian den kume bat. Hasieran, azalaren barrualdea leku eroso eta segurua da, baina laster gero eta leku gutxiago gelditzen zaio hazten ari den animaliari. Jaiotzeko une zirraragarria iristen den arte!  Txita, ahatea, dortoka, krokodiloa? liburu honetan dozena bat espezie obiparo bizi dira: hegaztiak, ugaztunak eta narrastiak. Baina arreta handia jarri behar zaie irudiei. Bertan dago testua ulertzeko gakoa. Laburra da, ulerterraza eta enigmatikoa.  Istorioaren kontalaria nor den asmatu behar da, zergatik falta diren elementuak orrietan aurrera egin ahala. «Arrautzan» oso album aldakor, dibertigarri eta zorrotza da: zenbaki-jolas bat, ikusmenarentzako erronka, naturaren legeetara hurbiltzeko aukera? umorea eta transgresioa ildo nagusi dituena.  Aipatzekoak dira narrazioaren aurrerabidea, hitzen eta testuaren arteko elkar-laguntza, horiek areagotzen dituen jakin-mina eta intriga, bukaerako ustekaberaino. Akuarelek eta margo-lapitzek animalia atsegin eta adierazkorrak moldatzen dituzte. \u003c\/p\u003e\u003cp\u003e \u003cstrong\u003e Número de páginas: \u003c\/strong\u003e 36\u003c\/p\u003e\u003cp\u003e \u003cstrong\u003e Año de edición: \u003c\/strong\u003e 2020.0\u003c\/p\u003e\u003cp\u003e \u003cstrong\u003e Editorial: \u003c\/strong\u003e  KALANDRAKA\/PAMIELA \u003c\/p\u003e\u003cp\u003e \u003cstrong\u003e Idioma: \u003c\/strong\u003e  EUS \u003c\/p\u003e\u003cp\u003e \u003cstrong\u003e Autor: \u003c\/strong\u003e  Squillari, Emma Lidia \u003c\/p\u003e\u003cp\u003e \u003cstrong\u003e EAN: \u003c\/strong\u003e  9788491721963 \u003c\/p\u003e\u003cp\u003e \u003cstrong\u003e Código interno: \u003c\/strong\u003e 727318\u003c\/p\u003e","brand":"Librería MATRIX ","offers":[{"title":"Default Title","offer_id":54324742095172,"sku":"9788491721963","price":16.5,"currency_code":"EUR","in_stock":true}],"thumbnail_url":"\/\/cdn.shopify.com\/s\/files\/1\/0753\/7675\/5012\/files\/978849172196.jpg?v=1740346664","url":"https:\/\/libroseducacionfinanciera.com\/products\/arrautzan","provider":"libroseducacionfinanciera.com","version":"1.0","type":"link"}