{"product_id":"adiskideak-gara","title":"ADISKIDEAK GARA?","description":"\u003cp\u003e Adiskideak gara? aurreirakurleei eta lehen irakurleei zuzendutako album bat da, ume baten eta hartz baten arteko adiskidetasunaren eraikuntzaz diharduena: printzipioz, bi pertsonaia oso desberdinak, baina osagarriak izan daitezkeenak elkarri lagunduz gero.  Anabel Ferna?ndez Rey-k bi zatitan banatu du obra, bi protagonistek eguneroko egoeren aurrean dituzten ikuspuntuak, desirak eta beharrak erakusteko. Zenbaitetan, gustuko ez ditugun edo lana ematen diguten gauzak egin behar ditugu besteei laguntzeko, baina horrelaxe erakusten da benetako adiskidetasuna: eskaintze gisa, lankidetzatik, eskuzabaltasunetik eta egoismorik gabe. Izan ere, zailtasunetan elkarri lagunduz indatzen baita lotura afektiboa. Ez baitu axola fisikoki zein desberdinak garen edo zein gaitasun ezberdin ditugun.  Testuak eta irudiek elkarrekin solasean dihardute liburuan, ikusizko atalak gutxienez idatzizkoak adinako pisua izateraino ? orrialde bikoitz mutuetan-, eta horrela zabaldu egiten da irakurketa askotariko interpretazio eta ondorioetara. Pertsonaien arteko solasa hitz eta keinuen bidez eratzen da: batak bere desirak hitzez adierazten ditu eta bestearen erantzuna bere adierazkortasunaren bidez sumatzen da.  Lan honen arte-ezaugarri nagusia kolore eta pintzelkada leunak dira, askotariko planoekin eta hitzik gabeko adierazpenarekin batera. \u003c\/p\u003e\u003cp\u003e \u003cstrong\u003e Número de páginas: \u003c\/strong\u003e 36\u003c\/p\u003e\u003cp\u003e \u003cstrong\u003e Año de edición: \u003c\/strong\u003e 2019.0\u003c\/p\u003e\u003cp\u003e \u003cstrong\u003e Editorial: \u003c\/strong\u003e  KALANDRAKA\/PAMIELA \u003c\/p\u003e\u003cp\u003e \u003cstrong\u003e Idioma: \u003c\/strong\u003e  EUS \u003c\/p\u003e\u003cp\u003e \u003cstrong\u003e Autor: \u003c\/strong\u003e  Fernández Rey, Anabel \u003c\/p\u003e\u003cp\u003e \u003cstrong\u003e EAN: \u003c\/strong\u003e  9788491720904 \u003c\/p\u003e\u003cp\u003e \u003cstrong\u003e Código interno: \u003c\/strong\u003e 656312\u003c\/p\u003e","brand":"Librería MATRIX ","offers":[{"title":"Default Title","offer_id":54316253413700,"sku":"9788491720904","price":15.0,"currency_code":"EUR","in_stock":true}],"thumbnail_url":"\/\/cdn.shopify.com\/s\/files\/1\/0753\/7675\/5012\/files\/978849172090.jpg?v=1740209110","url":"https:\/\/libroseducacionfinanciera.com\/products\/adiskideak-gara","provider":"libroseducacionfinanciera.com","version":"1.0","type":"link"}